Danimarkako Urrezko Aroa

Christoffer Wilhelm Eckersberg, Emakume biluzik ilea orrazten ispiluaren aurrean, 1841.

Danimarkako Urrezko Aroa Danimarkako garai sortzailea izan zen, batez ere XIX. mendearen lehen erdian nahiz eta gizarte mailan garaiak oso onak ez izan: Kopenhage hiriburuak sute desberdinak pairatu zituen (1794 eta 1795) erdigunea txikituta utzita, Kopenhageko bigarren gudan Erresuma Batuaren aurrean galdu zuten eta, orokorrean, herrialdea krisian murgilduta zebilen. Erresuma Batuaren aurrean galdu zuten.[1] Hori guztia horrela izan arren, arte eta kultura ikuspuntutik urte aberatsak izan ziren horiek. Nolabait, Alemaniako erromantizismoa pizkunde horren katalizatzailea izan zen. Urrezko Aro honek nazioarteko eragina izan zuen eta egile batzuen lanak mundu osoan ezagutu ziren.

  1. https://web.archive.org/web/20110719124635/http://www.guldalder.dk/composite-219.htm

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search